FPGA Teknologia: Silizio Likidoa

FPGAk (Field-Programmable Gate Array) fabrikatu ostean erabiltzaileak konfiguratu ditzakeen zirkuito integratuak dira. Bloke logikoak deritzen konponentez osatuak daude (ate logikoak, erregistroak, elkar-loturak eta bestelako bloke dedikatuak) eta hauek hardware-a deskribatzeko lengoaiak erabilita (HDL) konfiguratzen dira.

Silizio likido bezala ere uler genitzake, hau da, aipatutako bloke logikoak erabiliz, neurrira egindako txipak sortu ditzakegu, guk geuk labean sartuko bagenitu bezala. HDL hizkuntzak erabiliz bloke logikoak nahieran konbinatu ditzakegu neurrira eginiko hardware moduluak lortuz: kontagatailu bat, komunikazio interfaze bat, prozesagailu bat edo txipean txertatutako sistema oso bat (SoC) barne komunikazio banatuak dituena (NoC).

Honezkero, Arduinoak daraman prozesagailuetako baten HDL deskribapena eskuragarri dago (ZPUino hemen) eta edonolako Core edo hardware modulu askeak deskargatu daitezke opencores.org webgunetik.

Teknologia honen desabantaila nagusia FPGA fabrikatzaileen (Xilinx, Altera, etab.) negozio ereduan datza. HDL lengoaien deskribatutakoa konfigurazio fitxategi batera pasatu behar da (bitstream bat sintetizatzen da) bloke logikoak programatzeko. Bada bitstream-aren kodifikazioa ez da askea, eta FPGA txip eta txartelen prezioa asko jeitsi bada ere, sistetizatze prozesua gauzatzeko erramintak (ondo) ordaintzera behartuta gaude, edo hauen ebaluazio bertsio mugatuak erabiltzera.

Badaude alderantzizko ingeneritza erabiliz bitstream-ak hackeatu dituzten proiektuak, baina teknologia honen gizarteratzerako bitstream askeko FPGAk behar ditugu, komunitateak sortutako sintetizatze erramintak erabiltzea ahalbidetzen dituztenak.

3 erantzun “FPGA Teknologia: Silizio Likidoa” bidalketan

  1. demien

    Ni enaiz zu ibili zanan %1a be ibili FPGA-kin. Baina egixa da elektronikan ideia haundirik euki barik gustau jatan gauza bat izan zala. Software-an oinarritutako hardwaria? Eta gero mikruak ensambladoriakin programatzen. HDL gogortxua ein jakun guri azalpenen ritmuagaitxik edo, baina duda barik 5. mailako ikasgairik politxenetarikua ^_^. Zeozerk funtzionatzen zebanian kriston ego-igoeria emoten zoskun.

    Erantzuna
  2. Pingback: Maiztasun altuko trading-a eta FPGAk | Txertatuak

  3. Pingback: Garapen txartelak, Hardware askea eta Intentzioa | Txertatuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>