Guifi.net: sistema txertatuentzako ekosistema berria

Guifi.net-en hedapena

Guifi.net-en hedapena

Joan dira aste bi Bergarako Udaletxean Guifi.net alkateari eta bere talde teknikoari aurkezten izan ginenetik.

Ordainsariarekin zamatutako autopista birtual bat da Internet, autopista birtualak eraikitzeko kostuen eskala izugarri txikitu den garaietan. Guifi.net gure errepide sare propioa eraikitzea ahalbidetzen duen proiektua da, Katalunian jaioa eta era naturalean hedatu dena.

Errepide sarea eraikitze lanek sortu dituzte eredu ekonomiko oso interesgarriak Euskal Herrian (Gaueko, GipuzkoaShare) eta sortuko ditu gehiago. Baina bigarren olatu batekin eredu berri batzuk ere etorriko dira, errepideari lotutako zerbitzuekin (gasolindegiak, zerbitzu guneak edo jatetxeak liratekenak): Guifi.net-i lotutako zerbitzuentzako sistema txertatuak oinarri izango dira errepide sare birtuala benetako munduarekin lotzeko.

2 erantzun “Guifi.net: sistema txertatuentzako ekosistema berria” bidalketan

  1. Iban Arantzabal

    Guifi.net-en eskutik Elgetan zabalduko da ba sare hori. Lan gehientsuenak eginda daude eta, esaterako, Herriko plazan doako wifia ere badago. Klaro, 3 mega inguruko abiadurarekin…
    Behin sarea instalatuta, aldiz, asmoa litzateke Bergaratik ekartzea Interneterako lotura. Zuntza eta abarrekoak nekez helduko dira Elgetara ze errentagarritasun txikia ematen duela dirudi gurea moduko herri batek. Ohiko operedoreetatik gaindi, hala ere, badago modua ondoko herrietako sareekin konpontzeko. Egin dira eskaera formalak Bergarako Udalean. Asmoa litzateke Bergarako udalarena den antena batetik uhin bidez komunikatzea, eta bide batez, abiadura handiagoarekin ateratzea Internetera. Posible den? ba bai, eta gertu egon daiteke, Bergarako Udaleko tramiteak aurrera egiteaz bat.
    Helburua? ba momentuz amets bat dena, Euskal Herrian sare bat osatzea… urratsez urrats.

    Erantzuna
    1. txertatua Bidalketaren egilea

      Eskerrik asko Iban iruzkinagatik, webgunea aste batzutan ahaztuta (iraungita egia esan) izan dut! :)

      Udal tramiteez gain, ametsa osatzen joateko baina herritarren inplikazioa beharrezkoa izango da. Azkoitian badago oso jende gutxik ezagutzen duen guifi.net sare bat, udaletxeak jarritakoa. Eta etxeetara iritsi nahi bada norberak berea mugitzen hasi beharko du.

      Mugimendu hori lortzea da orain gehien arduratu beharko gindukeena, udal tramiteak tramite.

      Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>