Hileko artxiboak: abuztua 2013

Zigarreta elektronikoa: erretzeari uztetik haratago

V2 eZig-a

Apurka-apurka zigarreta elektroniko (edo eZig) gehiago ikusten hasi gara gurean. Eta ez alferrik, honezkero Estatu Batuetan eta Europar Batasunean bakarrik 1500 milioi euro mugitzen dituen merkatua baita. Azkenaldian irakurritakoek motibatuta eta eZig hauek nola funtzionatzen ote duten argitze aldera, hauetako bat erosi diot V2 Cigs etxeari.

Funtzionamentu aldetik oso sinpleak dira eta azkeneko modeloek ez dute inolako mikroprozesagailu beharrik (nahiz eta gaztelaniazko wikipediak kontrakoa esan). Zigarretaren gorputza bateria berkargagarri bat da, aldamenean botoi bat eta kanpo muturruen LED argi bat dituena. Barne muturrean kartutxoa enroskatzen da, honek e-likidoa eta atomizatzailea biltzen ditu. Aldameneko botoia zapaltzen den bakoitzean atomizatzailea berotzen da eta bero honek e-likidoa lurruntzen du, LEDa ere aldi berean pizten da.

E-likidoak konposaketa ezberdinak izan ditzake, baina hedatuena propilenglikol alkohola da, berez toxizitate oso baxua duena. Honi nikotona (aukeran) eta zaporeak atxikitzen zaizkio. Osasunarentzat kaltegarria denik baieztatu ez bada ere, eZig-aren aurkako berriak ikus-entzun ditzakegu komunikabideetan, baina batek ez daki ardura edo irabaziak gal ditzaketen tabakeraren bat dagoen horrelako informazioen atzean.

Edonola, tabakoa uzteko beste metodoetatik urrun kokatu genezake eZig-a (adib., Fagorren Nicostopper-arekin konparatuta). Autodebekuaren gainetik dagoelako eta kultura berri baten elementua izan daitekeelako, tabakoaren metaforatik aldendu ahala.

Aipatzekoa da ere eZig-ak ez direla erretzen, ez baitago konbustiorik. Ingelesez eta gazteleraz vapeatu egiten dira eta euskaraz erabakitzeko daukagu lurrundu edo bapeatzen diren (talde Andoaindarraren Babarruna eta Aza Popurrek bestelako lurrinak sortzen badituzte ere).

Droneak: amodio gutun bat

ArduCopter quadkoptero bat (arducopter.co.uk)

Droneak hegazkin ez tripulatuak dira, jatorri militarra badute ere, teknologien (batez ere baterien) aurrerapenei esker kostuz izugarri jaitsi direnak. Ezagunenak quad/hexa-kopteroak bilakatu dira, ziurrenik pixu gehien altsatu dezaketelako, eta pixu gehiagok kamara hobea eta airetik egindako argazkien kalitate handiagoa dakarrelako.

Denboratxo bat da horrelako bat montatzeko beroaldia ezin pasa nabilela, ahal dela teknologia libreak erabilita, baina hasiera puntu bat lortu behar lehenik. Hortarako aproposena ArduCopter-a izan daiteke, Arduinon oinarritutako dronea, baina garestia da baita bertsio oinarrizkoenean ere (599$). Beste aukera bat zatitan erostea da post honetan iradoki bezala. Edo bertsio nimiƱo batekin hasi, adibidez, CrazyFlie. Edonola, aukera merkeena kopia (ez libre) txinatarra da.

Aireko bistak lortu edo entretenigarriak izateaz gain, droneek potentziala izan dezakete etorkizuneko banaketa zerbitzuetan (nahiz eta batzuk tamalez bromatzat hartu) edo imaginazioak eman dezakeen beste aplikazio batzuetan.

Horregatik, amodio gutun hau drone bat montatzeko prozesuan parte hartu nahi duenari, kostuak eta esperientzia elkarbanatzeko. Mondragon Unibertsitateko ikasle hauek bezala, Simulink-eko simulazio batekin hasi gintezke.